Fermin Erbiti: Txit argia?

Euskalerria Irratia 2012ko urriaren 9a

Lehengo egunean, eraikin publiko batean nintzela, inaugurazio eguneko idazkiari erreparatu nion. Lau lerro besterik ez ziren, eraikinaren inaugurazioa noiz eta nork egin zuen gogoratzeko. Diputazioburuaren izen-abizenei erantsita, noski, errespetuzko tratamendua zegoen idatzirik. Aurretik gaztelaniaz, izen-abizenen ondoren euskaraz: Jaun txit argia.

Gauza jakina da gure agintari txit argiak guraizea eskuetan harturik era askotako mozketak egiteko gai direla, azken hilabeteotan behin eta berriro erakutsi digutenez. Bada, kazetari xume honek inori kalterik eraginen ez liokeen mozketa proposatu nahi die: tratamendu hori bertan behera utz dezatela.

Zergatik? Batez ere, garaiz eta lekuz kanpo dagoelako, Erdi Arotik-edo datorren alukeria delako, agintariak biztanle arruntarengandik bereizteko asmatua. Eta agintaria argia edo ergela izan, guztiei berdin-berdin aitortzen zaielako. Zenbait kasutan eztabaidagarria izanen da izen-ondoaren erabilera. Baina beste batzuetan parregarria ere izan daiteke denok ezagutu dugun agintariaren izen-abizenei erantsitako “txit argi” hori irakurtzea.

Eta oraingoa ez da txisteak egiteko garairik hoberena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!