Josi Basterretxea: Zainzuriak

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 9a, 13:09

Zainzuriak, Nafarroako zainzuriak ekarri dituzte beren barruko orrialdeetara zenbait egunkarik. Enpresa batzuk fede gaiztoz erabili omen dute nafar jatorriko izendapena, kanpotik ekarritako zainzuriak saltzeko. Ameriketatik eta Asiatik ekarri, eta nafarrak balira bezala saldu dituzte, lelo nahasgarriak idatzita poteetan.

Eta hori ikusita, gogora etorri zait Euskal Autonomi Erkidegoan hauteskunde-kanpaina daukagula. Hor ari dira alderdiak beren onena ematen. Eta, hor ere, txakurrak ortozik!

Zenbat irribarre faltsu. Zenbat lelo nahasgarri.

Baina, hauteskunde-kanpaina bukatuko da. Igaroko da hauteskunde-eguna bera ere. Eta potea zabaltzeko unea izango da. Han ikusiko dira zainzuriak. Han ikusiko dira direnak zer diren.

Lau urte izango ditugu, etiketetan esan direnak zenbateraino izan diren fedezko eta legezko ikusteko. Lata irekita, dudarik ez da izaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!