"Botereak ideologiarik ez duela sinestarazi nahi digu, neurri politikoak baino neurri teknikoak hartzen dituela, finean politikari guztiak berdinak direla. Eta hori egiten du ezkutatu nahi duelako badirela bestelako politikariak, beste politika bat posible dela, politika ona ere egin daitekeela". Hala mintzatu da Santi Leone historialaria Metropoli Forala saioan. Eta gaurkotasun handiko hainbat adibiderekin ilustratu du bere tesi hori: Barcinak Ama Birjinari lana eskatu dio. Barça-Real Madrid partidaren harira futbol gehiago eta independentzia gutxiago eskatu du eskuin mediatikoak. La Razon egunkariak urriaren 12an Espainiako banderak musu truk emanen ditu Katalunian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Gainontzeko lurraldeetan 5 euroren truke salduko ditu. Leonek esandako gauza gehiago jakin nahi izanez gero, entzun lerroon azpiko grabazioa.
Argazkia: Euskal Blog
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!