Aitor Etxarte: Hitzak kriseiluak dira, hitzak mozorroak dira

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 8a, 12:02

Esan dute “denok ontzi berean gara, beraz, denok arraun egin behar dugu”. Gezurra da. Guk bakarrik arraun eta gainerako lan guztiak egiten dugu.

Esan dute “denok bizi izan gara neurriz kanpo”. Gezurra da. Gutxiengo batentzat egoera hori eternoa da, ez da gure kasua.

Esan dute “klase borroka iraganeko kontua da, dagoeneko, langileriarik ez dago gure artean”, orain klase ertaina gara ia guztiok. Gezurra da.

Esan dute “politikari guztiak berdinak dira” merkatuek politikariek baino aginte handiagoa dutelarik. Gezurra. Nori interesatzen zaio politikaren zikiratzea?

Aste honetan esan dute, ikastola pribatuen ordezkari nagusiek, hezkuntzan sare publiko eta pribaturen arteko eztabaida “artifiziala” dela. Gehitu dute ikastetxe batzuk “administrazioak” sortu dituela eta besteak “herriak”. Hortik aurrera, beraz, ez dago eztabaidarik? Mozorroa.

Aste honetan erakunde beretik esan dute “gurasoen askatasun eskubidea” erabat babesten dutela Opus Deiren ikastetxeetan egiten den sexu segregazioa Parlamentuan izandako eztabaidaren ondoren. Mozorroa. Zertaz ari dira askatasunaz edo menpekotasunaz eta negozioaz.

Aste honetan hil den Erik Hobsbawnek idatzi zuen borroka ideologikoan askatasunik ez denean “pertsonek paketeak aukeratzen dituztela onartuz, isilduz edo isil araziz babesten den taldearen helburuen mesedetan, bere eragina zabaltzeko asmoz eta barne kohesioa lortzeko harresiak zabalduz”.

Kriseiluen ordez, sarritan, hitzak mozorro dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!