"Loiolako negoziazioek ez zuten erabat porrot egin, orain loratu den prozesua orduan erein baitzuten". Hala uste du Fermin Munarrizek, El tiempo de las luces liburua idatzi duen Gara-ko kazetari iruindarrak. Arnaldo Otegiri idatziz egin dio liburuaren oinarri den elkarrizketa luzea, modu klandestinoan, espetxeak uzten dituen zirrikitu urriak profitatuz. Loiola eta Genevako negoziazio saioak; ezker abertzalearen barruko prozesua, tentsioak eta tirabirak; ETAren azken ekintzak eta borroka armatua betirako uzteko erabakia; Arnaldo Otegi presoaren egoera. Horiek guztiak eta gehiago aztertu ditu Munarrizek, Pello Argiñarena lankidearekin Metropoli Forala saioan izandako elkarrizketan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!