Zorra, xantai gisa

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 5a, 10:58

Zorra. Horixe omen bizi gaituen krisiaren eragile nagusia. Baina zer da zorra? Zilegia al da zorra? Ordaindu behar al da zorra? Galdera horiei guztiei erantzuteko mintegia antolatu zuten iragan udan Manu Robles-Arangiz Institutuak eta UNED-Bergarak. Horretan parte hartu zuten, besteak beste, Eric Toussaint eta Antonio Sanabria adituek. Orain, ELA sindikatuak mintegian esandakoak biltzen dituen liburuxka karrikaratu du. Eta horren aitzakiatan, zorraz mintzatu da Metropoli Forala saioan Iban Gimenez ELAko sindikalista. Asko laburbilduz, bota zuen mezu nagusia, zorra ez ordaintzea dela bide bakarra, eta horretarako argudioak, arrazoiak asko direla.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!