Josetxo Azkonaren Tutulia

Euskalerria Irratia 2012ko urr. 5a, 13:00

Josetxo Azkona poeta iruindarrak poesiari buruzko sekzio berria jarri du abian Arratsalde.on saioan: Tutulia. Zer da Tutulia? Non da Tutulia? Honatx Azkonaren beraren azalpena: "Erratzutik gora, badugu Izpegi. Izpegitik gora, Iparlarako bidean, han badira mendi kasko batzuk, horietako bat da Tutulia. Toki izen horrek liluratu nau. Eta toki izen hori ekarri nahi izan dut irratira".

Azkonak aste honetan Tutuliara ekarri duen poeta, Vladimir Maiakovski. Futurismo errusiarraren aitzindarietako baten bizitza eta obra ezagutu nahi badituzu, Azkonak gatz, piper eta lirismo ugariz kontatua entzun dezakezu lerroon azpiko grabazionean. On egin!

Argazkia: Literaturaren zubitegia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!