Yolanda Barcina Parlamentuan: "AHT, Donapea, Salestarrak, krisitik aterako gaituzten proiektuak dira". Nafarroako Kutxaz, Nafarrroako Ubideaz eta heldu den urterako aurreikuspenez ere galdetu diote oposiziotik. Bestetik, UGT eta Comisiones Obreras greba orokorra prestatzen hasi dira azaroaren 14rako. Irailean 26koan Foruzaingoak eta Espainiako Polizia Nazionalak izandako jarreraren aurka salaketak aurkeztu dituzte hamahiru lagunek Nafarroako Auzitegian. Eta gaur Gakoa, Floren Aoizek.