Gazteak, gazte euskaldunak, gazte euskaldun pentsalariak elkartzen dituen programa da Datorkigunea. Ausnartzea eta sakontzea interesatzen zaion gaztearentzat. Aurten hirugarren edizioan dira. Duela bi urte, bila ibili beharra izan zuten Eusko Ikaskuntzako antolatzaileek, partehartzaileak aurkitzeko. Aurten, aldiz, izena eman dutenen artean aukeraketa egin beharra izan dute, eta batzuk kanpoan utzi. Orain bi urteko hasiera hartan arrotz egin zitzaigun izena: DatorkiGunea. Ezagunagoa da orain. Ahaleginari jarraia eman behar zaiola erakutsi, eta aukera eder bat dela ikusi da. Gure artean Halako gazteak badirela ikusten ari gara. Eusko Ikaskuntzak berak antolatua. Parte hartzaile dira euskal herrialde guztietako gazte batzu, 40 inguru. Joan den irailaren 22an egin dute kurtso berriko lehendabiziko lansaioa, hemen, Iruñean. Amaia Nausia, antolaketa lanetan, honako edizio honetan, baita aurrekotan ere. Berarekin mintzatu da Mikel Bujanda lankidea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!