Aralarko parlamentari Xabier Lasa eta EAJko Manu Aierdi zerbaitetan bat datoz: jada ezinezkoa da NaBai 2011ren zatiketa lagun giroan gauzatzea. Hala azaldu dute biok gaur Metropoli Forala saioko parlamentarien solasaldian. Duela hamabos egun gure mikrofonoen aitzinean lagunarteko banaketa horren alde egin zuten apustu biok hala biok. Aierdik iragarri du Parlamentuan Zabaltzeneko parlamentari Patxi Leuzak eta biok zer eginen duten erabakitzeko, datorren astean bilerak eginen dituztela EAJko zein Zabaltzeneko hautetsi guztiekin. Gaurko solasaldian Blduko Bakartxo Ruizek ere hartu du parte, eta NaBairen hausturaz ez ezik langabezia datu berriez, erkidego presidenteen Madrilgo bilkuraz eta UPNko Gobernuaren etorkizunaz mintzatu gara.