Iñaki Azkona, Iruñeko udaleko Euskara teknikaria sormen tailerren inguruan aritu zaigu, ARGIA astekaria errepasatu dugu jarraian Mikel Asurmendi kazetariarekin. "Baztan" filmea izan da gure hurrengo mintzagaia, Ainara Pagola, zuzendaritza taldeko kideak eman digu lanaren berri. Kike Diez de Ulzurrunek bere tabernara gonbidatu gaitu, bertan txakolin bat hartu bidenabar solasean aritu gara Iruñeko kontuez.
Eusko Ikaskuntzak babestutako Kultur aldizkariaren tartean, "Euskararen Herri Hizkeren Atlasa" ren 4. liburukiaren inguruan aritu da Mikel Bujanda lankidea.