Urriaren lehena, Munduko Arkitekturaren Eguna. Bixente Taberna udal arkitektoak Iruñeko eraikin modernisten ezaugarriak nabarmendu dizkigu saioaren hasieran. Astelehenero legez, Osasunak asteburuan jokatu zuen partidua mintzagai izan dugu. Lupi Lakasta tuiterlariak aurreko asteak utzitako txio berezienak bildu dizkigu. Aitor Etxartek minutu bateko manifestua helarazi digu. Gizakia Herritar fundazioko eledun Marian Gorraizek, beharrean dauden pertsonak laguntzeko abian jarri dituzten proiektuen berri eman digu. Bukatzeko, Oier Lakuntza kimikariak amaitu duen doktore tesiaz hitz egin digu.