Langileen elkartasuna eta indarra adierazteko borrokamoldea. Baina baita langilen arteko ezberdinatsunak eta horietako batzuen ahulezia ikustarazteko aukera (etorkinak, emakumeak..).
Borrokamolde klasiko honek argazki klasikoak ekartzen dizkigu hurengo egunetako egunkarien orrialdetara. Zeren eta langile klasikoak baino ez omen daude deituta.
Mobilizazioetara langile guztiak deituta daude, langabetuak eta etxeko langileak barne. Grebara, aldiz, soilik lan uztearekin produkzioa edota kontsumoa eten egiteko gai direnak.
Greba egunetan lantokirik, lanposturik ez dutunek nekez irudika dezakete beraien haserrea pertsiana itxi batekin. Etxean lan egiten duten emakumeek ez dute grebe egiteko aukerarik. Ez behintzat grebe mota horiek. Izan ere, greba egunetan sarritan lan gehiago dute etxean dena antolatu behar baitute kalean greba ongi ateratzeko.
Greba, ezagtzen dugun bezala, produkzio lanarekin lotuta dago oraindik ere. Gainontzeko lanak ezkutatu eta bertako langileak isilarazten ditu sarritan.
Agintariak eta patroiak etxean daudenean, zertarako hustu lantokiak?
Non dago langileen arteko elkartasuna ustezko kide batek langile izate hutsa ondokoari uko egiten dionean?
Hurrengo hitzorduan lantokiak uzteaz gain, etxeak hustu beharko genituzke. Etxeko langileekin batera etxeko lanak ere behingoz kalera atera daitezen!