Alberto Barandiaran: Independentziarantz

Euskalerria Irratia 2012ko urriaren 1a

Gaur independentziaz hitz egin nahi nuen. Hemen nola batu ziren independente asko eta NaBai sortu zuten, eta gero hortik nola atera zen Batzarre, eta gero EA, eta gero Aralar, eta tartean hainbat independentek nola aurkeztu zuten Sortu, eta gero EH Bildu, eta tartean Amaiur, eta Nafarroa Bai 2011, eta nola, bitarte horretan, beste independente batzuk eta EAJkoak NaBaitik atera eta Geroa Bai sortu zuten, tartean Zabaltzen eta Atarrabia Bai ere bai, eta orain NaBaiko independenteak... ez, NaBai ez, NaBai ja ez da existitzen... Barka, nahastu naiz.

Nik independentziaz hitz egin nahi nuen gaur, baina ez, itzultaileez hitz egingo dut; kontsumitu dugun literatura itzuli duten itzultzaile independenteez. Irakurtzen ditugun idazleak birsortzen dituzten egile ezezagunez. Gaur haien eguna da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!