Eguneko kioskoa eta agenda aztertu ondoren, Juan Kruz Aldasoro elkarrizketatu dugu atzo Zaragozako Unibertsitatean ematekoa zuen hitzaldiaren baitan ultaeskuindar talde batek egin erasoez solasteko. Ondoren, Dani Saralegi izan dugu, hostalaritzak krisia nola bizi duen jakiteko. Naiara Elolak Berriako kazetariak aste honetan Nafarroako Hitza nola datorren azaldu digu. Elhuyar Fundazioko Josu Aztiria gonbidatu dugu, izan ere, berriki egin duten ikerketa baten arabera Europako 21 hizkuntza, gutxienez, digitalki iraungitzeko arriskuan daude. Azkenik, Zinemaldiaren azken txanpan, Donostiara urbildu gara Gontzal Agoteren eskutik.