Ander Perez: "Herri matxinadaren denbora"

Euskalerria Irratia 2012ko ira. 27a, 11:58

Seguruna, honezkero aterako zen gai hau goizeko irratsaio honetan baina nik ere atzoko greba orokorraz hitz egin nahi dizuet. Ez da gutxi sindikatu abertzaleek bakarrik deitutako manifestazio batek 20.000 pertsona inguru biltzea Iruñean, eta garai zailenetan, hainbeste jende greba egiteko prest azaltzea. Atzoko mobilizazioari garrantzia kendu nahiean, duela sei hilabetekoarekin parekatu dute agintari eta enpresaburu ez gutxik. Mingarria zait konparazioa, absurdoa. Lau oilok bik baino arraultza gehiago ematen dituztela esatearen antzekoa da.

Baina ez nator kopurutaz hitz egitera. Atzoko greba, arrakastatsua bada, bere denbora eta testuinguruagatik da arrakastatsu. Atzoko mobilizazioak, jarraikortasuna ematen dio martxoko beste hurari, denboran luzatzen du protestaren zentzua eta garrantzitsuena, bizirik mantentzen du herri matxinadaren arima.

Herri matxinadaren denbora bizitzen ari baikara. Mundua asaldaturik dabil. ETBko atzoko albisteegiek, herritarren haserrez bete zituzten eskaletak. Euskal Herria, Grezia, Katalunia, Madril. Agian gehiegitxo esatea da, baina une historikoak bizitzen ari garenaren sentsazioa daukat. Hemendik mende batera, urte hauek kapitulu batean auskalo nola bildu eta historiako libu

ruetan txertatuko dutenaren sentsazioa.

Baina filmen antzera, istorio honek ere amaiera bikaina behar du historiara pasa nahi badu. Istorioa borobiltzea. Eta ardura hori Hoolywoodeko izarrei ez uzteko aukera daukagu behingoan. Izan gaitezen gu geu, istorio honen protagonista.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!