Protestaldi ugari grebako lehen orduetan

Euskalerria Irratia 2012ko ira. 26a, 09:35

Gaurko grebak oihartzun handia izanen du, eguneko lehen orduetan jaso duen erantzuna ikusita. Hala diote ELA eta LAB sindikatuek.

LABek lehen datu zehatzaak zabaldu ditu. Horien arabera, Bortzirietan segimendua ia erabatekoa izan da. Sakanan eta Leitzaldean, handia. Iruñerriari doakionez, sindikatu abertzaleak ikastetxeetako jangelak jarri ditu adibidetzat: 13 itxi dituzte. Irakaskuntzan, %50ekoa izatea espero dute.

Poliziaren oldarraldia Atarrabian

Pikete, elkarretaratze, kateatze aunitz izaten egiten ari dira grebako lehen orduetan. Piketeei doakienez, orain arteko istilurik handiena Atarrabian gertatu da,Polizia piketeko kideen aurka oldartu baita, gomazko pilotak erabiliz.

Hainbat herri mugimenduk antolaturiko bizipiketeak ere arazo handiak izan ditu. Ehun bat txirrindulari elkartu dira. Abiatu aurretik, Espainiako Polizia Nazionalak identifikatu egin ditu. Eta Udaltzaingoak bakoitzari 1.500 euroko isuna jartzeko meatxua egin die. Irubide institutuan, bizikletekin aurrera segitzerik ez zutela ikusita, oinez egin dute aurrera.

Corte Ingles, inguraturik

Mercairuñan ere tentsiorik izan da. Piketeko kideak zebrabidetik eten gabe igarotzen hasi dira, trafikoa etete aldera. Eta Poliziarekin ika-mikak izan dira. Kargarik ez. Landabenen, piketea izan da, baina baita langile mugimendu handi samarra ere.

Esan gabe doa Corte Ingles grebetan ikur bilakatu dela. Gaur goizean goizetik inguraturik zegoen, poliziaz inguraturik, erran nahi baita. Espainiako Polizia Nazionalaren furgoneta bat zegoen, azalera handiko saltokiaren ate bakoitzean.

Protestaldiak bankuen aitzinean

Iruñerriko hainbat bankuren aitzinean protestaldiak egiten ari dira. Ateak Ireki webguneak zabaldu duenez, LABeko lau kidea Santander bankuaren aitzinean kateatu dira Gazteluko Plazan. Eta antzeko protestaldiak egin dituzte Burlatan eta Sanduzelain.

12:00etan, manifestazioa

Gaur goizeko protestaldi nagusia, 12:00etan eginen dute, greba deitu duten sindikatuen antolaturik. Gazteluko plazatik abiatuko da, eta han bertan amaitu.

Nolanahi ere, horren aurretik hainbat hitzordu lotu dituzte, protesta egiteko.11:00etan, hiru tokitan elkartzeko deiak: Lehena, Barañaingo irteeran, ospitalen inguruan, Hortik Yamagutxitik, eta Baiona etorbidetik. Bigarrena, Atarrabiatik, Burlatan zehar,. eta Txantreako Ezkaba plazatik Arrotxapeara eta hortik Santo Domkngo aldapatik gora. Hirugarrena, Binkulo plazan, Solidari, CGT, Hipoteken en auziaz arduratzen den elkartea, eta Bira Bestaldera.

Arratsaldean, manifestazioa, 19:00etan hasiko da, Sarasate pasealekuan, Herri Mugimenduek antolaturik.

Entzun grebaren aldeko argudioak

ELAko Nafarroako koordinatzaile Mitxel Lakuntza, eta LABeko Igor Arroyo izan genituen atzo Metropoli Forala saioan. Grebaren premia eta eraginkortasuna nabarmendu zuten. Lerroon azpian entzun ditzakezue haien adierazpenak.

Argazkia: Ateak Ireki

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!