Erabat burusoil ikusi dut argazkietan. Mikrofonoari so, bizar-artetik ikusi dut hizketan. Pérez Rubalcaba federalismoaz mintzo berri da. Espainian, Autonomien Estatua gainditu, eta Espainia Federala eraikitzeaz hitz egin du.
Aspaldi honetan, Alderdi Sozialistako buruzagi bat baino gehiago mintzo izan da aukera horretaz, alegia Espainiako Konstituzioa aldatu eta Espainia desberdinen arteko Federazio bihurtzeaz.
Euskal Autonomi Erkidegoan hauteskundeak ditugu laster, bertoko sozialistei babesa emateko maniobra ote da hori?
Katalunian, hauteskundeak aurreratu daitezkeela eta, bertako sozialistei indarra emateko maniobra ote da hori?
Ala, fede onez, eta Espainiak bizi dituen barne-kontraesan ekonomiko eta identitarioak gainditzeko proposamena ote da hori?
Ez dakit ba. Baina, oposiziotik egin ohi diren proposamenak, zer ahantzita geratu ohi diren sarri, behin boterera helduta.