Grebaren balioa eta beharra nabarmendu dute ELAk eta LABek

Euskalerria Irratia 2012ko irailaren 25a

Nafarroako ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiak, Mitxel Lakuntza eta Igor Arroio, Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan izan dira. Biek ala biek biharko greba arrakastatsua izanen dela adierazi dute.  “Orain arte egin diren grebei esker, gizartean oso zabalduta dago murrizketen aurkako jarrera, jendea oso haserre dago”, adierazi du Igor Arroiok.

UGT eta CCOO sindikatuek ez dute greba deialdiarekin  bat egin. Mitxel Lakuntzaren aburuz, “beste sindikatuek ez dute bat egin nahi izan gurekin, nahiago izan dutelako Merkel, Juan Carlos erregearekin eta Raxoirekin bildu”

 LABeko idazkari nagusiaren aburuz, bada alternatibarik krisiari aurre egiteko: "Sektore publikoa indartu behar da, fiskalitatea aldatu eta AHT bezalako azpiegitura erraldoiak gelditu”. Halaber, ELAko buruzagi Mitxel Lakuntzak arlo soziala gehiago lantzeko beharra nabarmendu du: “gizartearen sektore ezberdinetan egin behar dugu lan, neurriak, alternatibak eta proposamenak arlo guztietan indartu behar dira, krisia globala baita”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!