Ttipi ttapa argitalpenaren azken alea errepasatu dugu Gurutze Pikabearekin batera, Asteari begira jarri gara Maialen Huarte lankidearen laguntzaz, datozen egunek agenda kontuetan ekarriko dutena bildu du kazetariak. Antzerkia eta "Bamboo" ikastaroen berri eman digute Jon Barbarin eta Izaskun Mujikak, jarraian euskalgintzarekin lotutako txoko bat ezagutzera eraman gaitu Kike De Ultzurrun-ek, Carlos III. etorbideko 21. zenbakian kokatua izan zen guda aurreko lehenbiziko ikastola. Asteburuak eman dituen kirol emaitzak errepasatu ditugu Martin Juanenaren laguntzaz. Burutazioaren tartean Anuskaren bixita izan dugu.