"Es el momento de partir peras". Halaxe azaldu du Aralarko parlamentario Txentxo Jimenezek NaBai 2011 koalizioan egun bizi duten egoera, Diario de Noticias egunkarian gaur argitaraturiko iritzi artikuluan. Horren harira elkarrizketa egin diogu Metropoli Forala saioan. Azaldu digu koalizioko parlamentarioen artean ezadostasun gero eta handiagoak daudela. Aralarko hautetsiak, batetik; eta EAJ eta Zabaltzenekoak, bestetik. Bere idurikoz, Geroa Bai sortu zutenetik, Aralarko hautetsiek NaBai 2011ren betiko jarrerei eutsi dieten bitartean, besteak aldendu egin dira, Hainbat adibide eskaini dizkigu: AHT, Portland, Arantzadi, Abiadura Handiko Trena. Jimenezen arabera, "lagunarteko banaketa" egin beharko lukete, bakoitzak bere bidea eginez. Hori Parlamentuan nola gauzatuko litzatekeen, talde mixtora joan beharko luketeen galdetu diogularik, baina, erantzun argirik ez digu eman, legebiltzarreko arautegia "oso zorrotza delako eta so aukera gutxi eskaintzen dituelako".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!