Mendixut aldizkariari errepasoa eginez hasi dugu gaurko saioa, Aitziber Villalbak eman digu Nafarroako Pirinioko berri. EHNE, abeltzain eta nekazal sindikatuko kide den Mikel Altzuart-ekin aritu gara solasean, esne ekoizleek jasotzen dituzten prezio baxuen ingurukoak izan ditu mintzagai. Jarraian Edurne Elizondo naturzaleak artzaren inguruko albisteak ekarri dizkigu. Bukatzeko "Tutulia" atal berria mustu dugu, Josetxo Azkonak olerkigintzari eskeinitako tartea izanen dugu ostegunero.