Goizeko argazkia Elixabete Garmendia kazetariak atera digu. Horren ondoren, Poeta Zonbien Klubean, Hedoi Etxarte eta Angel Erro Donostiako Zinemaldiaz aritu zaizkigu solasean. Gaurko honetan, Ander Perez kazetariak helarazi digu Minutu Bateko Manifestua.
Udako azken ostegun honetan Irrintzi Mendi Aterpea zabaldu dugu. Bertan nagusi, Felipe Uriarte mendizalea. Gaurko honetan bisitari berezia izan dugu aterpean: Ruper Ordorika kantaria. Horretaz gain, Abodi mendiaren inguruko ibilbidea egin dugu eta Ken Tegri espedizioko kideekin bat egin dugu.