Poeta zonbiak itzuli dira

Euskalerria Irratia 2012ko irailaren 20a

Poeta zonbiak Euskalerria Irratira itzuli dira. Metropoli Foralean izan dira Hedoi Etxarte Lili Ederra eta Angel Erro errotikoa. Poeta Zonbien Klubeko hirugarren kidea, Iñigo Astiz Emakume Bizarduna, ez da etorri: Depilacion Dermoesteticarekin hitzordu atzera ezina zuen. Zinemaldiaz mintzatu zaizkigu Lilia eta Errotikoa: kalitateaz, glamourraz, barrura begirako leihoez... Baina ez horiez bakarrik. Esaterako, kontatu digute Hedoik udazken honetan poema liburu berria plazaratuko duela Susarekin, Kirmen Uribek argitaretxe berarekin eleberri berria karrikaratuko duen data bertsuetan. Lili aluak ez digu aurreratu nahi izan zein izanen den izenburua. Halaber, Errok aitortu digu berak sortu duela bernordino hitza, Bernardo Atxaga eta anodino uztartuz, ramegante hitzaren sormen ereduari jarraituz. Gehiago jakin nahi baduzue, entzun solasaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!