Arratsalde.on 2012-09-18

Euskalerria Irratia 2012ko irailaren 18a

Aldizkaritegia atalean ARGIA izan da gaurko protagonista, Mikel Asurmendi kazetariak kontatu dizkigu bertan bildu dituztenak, Iruñeko Udalak antolatutako Gazteentzako Literatur sarituetako batzuk izan ditugu estudioan: Amalia Pagoaga Ibiriku, Mar Gonzalez Ruiz de Larramendi eta Iñigo Satrustegi Andres. Kike Diez De Ulzurrunen tabernara jo dugu jarraian, Iruñeko karriketan solasgai diren kontuetaz aritu gara, HABE-k antolatutako "Gazte mundu" programaz mintzatu gara segidan. Eusko Ikaskuntzaren tartean Garmendia Aldaz pertsonaia ezezagun bezain interesgarriaz aritu gara Mikel Bujanda lankidearen laguntzaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!