Mika Etchebehere: Iruñeko espetxeak

Euskalerria Irratia 2012ko irailaren 18a

Abuztuaren 29an Iruñeko makro kartzelan gizon batek bere buruaz beste egin zuen. Antza denez besoetako zainak moztu, mozketarako tresna irentsi eta denbora luzez ziegan itxoin ondoren, ospitalerako bidean zendu zen. Espetxe erakundearen bertsioa bestelakoa da ordea: besoetan zituen zauri batzuengatik ospitalean ebakuntza bat egiten ziotelarik, ebakuntza gelan hil egin zen presoa.

Izenik gabe, eskubiderik gabe, askatasunik gabe, isiltasunean.

Kartzelak gizakia suntsitu, apaldu eta deuseztatzen duten errepresio tresnak dira, gizartea kontrolpean izateko etengabeko mehatxu. Instituzio zaharra izanagatik botere publikoetan daudenek desagerrarazi nahi ez dutena.

Horrexegatik UPNk larriki eta ohikoa ez den formula erabiliz, apenas berririk eman gabe, gizarteak hitza hartu nahi zuen momentuan, irailaren 4an Iruñeko espetxea eraisten hasi zen. Suntsiketa express honen atzean arrazoi ekonomikoak daudela pentsa dezakegu, baina benetako arrazoiak bestelakoak da. Kartzelarekin batera Iruñeko historia sozialaren esparru fisiko bat desagertzen delako eta harekin hiriaren memoriaren zati bat ezabatu.

Orain aukerarik ez dugu lotsaren instituzio horri aurrez aurre begiratzeko, ez dugu aukerarik gogoratzeko haraino egindako ibilbide eta manifestazio guztiak, zailagoa da gogoratzea nor eta zergatik zegoen barrenean.

Hala era, presako eraisketak honek UPNren egoera ulertzeko baliogarri zaigu haren erabakien zentzu politiko sakona nabaria delako (berririk ez hemen). Kontuz, beraz! UPNk haren garai politikoaren amaiera susmatzen duen honetan historia berera eraman dezaketen erabaki aunitz hartzeko bidean baita!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!