Metropoli Forala 2012-09-18

Euskalerria Irratia 2012ko irailaren 18a

Gaurko goizari Josi Basterretxea irakasleak egin dio argazkia saioaren sarreran. Arga ertzera jo dugu segidan, pasa den astean protesten artean martxan jarri zuten Arantzadiko baratzeen interpretazio zentroaz hitz egiteko Landareko kide David Garnatxorekin. Hortaz gain, 426 eurorekin bizitzea posible ote den galdetu diogu Batix Martiarena, Barañaingo bizilagunari. Langabezian dago, 52 urte ditu eta Gizarteratze Errenta da bere diru iturri bakarra. Minutu bateko manifestua Fermin Erbiti kazetariak helarazi digu. Saioare3n azken txanpan, uda amaitzen ari zaigun honetan eta udazkenaren atarian gaudelarik, natura ez ezik gizakiok ere aldatzen ari garela azaldu digu Miren Harizmendi terapeuta eta soziologoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!