Posible al da 426 eurorekin bizitzea?

Euskalerria Irratia 2012ko irailaren 18a

Ez dirudi erraza. Ezinezkoa ere ematen du. Nafarroan sei mila herritarrek jasotzen dute Gizarteratze Errenta. Beste inongo laguntzarik hartzen ez duten lagunek daukate diru sarrera hau eskuratzeko eskubidea.

Batix Martiarena, Barañaingo bizilaguna, 426 eurorekin bizi da. Langabezian dago. Estu eta larri baina moldatzen da hilabete bukaerara iristeko. Bere eguneroko bizimodua kontatu digu Metropoli Forala saioan.

Eskerrak etxebizitza ordaindurik duela. Bakarrik bizi da eta horrek ere laguntzen du gastuak neurtzerako orduan. Bere esanetan, beste hainbat larriago bizi dira, besteak beste seme alabak dituzten familiak edo gurasoak hain kargura dituzten herritarrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!