Arratsalde.on 2012-09-17

Euskalerria Irratia 2012ko irailaren 17a

Datozen egunetan izanen ditugun agenda kontuei errepasoa eginez hasi dugu lehen ordua, Maialen Huarte lankideak eman digu guziaren berri, Nabarralde kultur elkarteko Joseba Asiron izan da gure hurrengo gonbidatua, Nafar historialarien 3. kongresuaz mintzatu zaigu. Gaztezulo hilabetekariaren azken alean bildu dituzten erreportaien berri eman digu Igone Fernandez Mariezkurrenak, jarraian UEU-ra jo dugu, bertan dituzten eskaintza berriez aritu zaigu solasean Idoia Torregarai. Gorka Bereziartuaren txanda izan da Burutazioaren tartean, ondoren asteburuak kirol kontuetan eman dituen berriak jaso ditugu Martin Juanenaren laguntzaz, bukatzeko HABE-ko  Kinku Zinkunegirekin hitzegin dugu, "Gazte Mundu"  programari buruz aritu zaigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!