Alberto Ladron-Arana: "Irakurleari engainatua izatea gustatzen zaio"

Euskalerria Irratia 2012ko ira. 13a, 10:28

Irakurleari engainatua izatea gustatzen zaiola uste du Alberto Ladron-Arana idazle iruindarrak. Horregatik bete du bere liburu berria, Piztiaren begiak, amuz eta tranpaz. Eleberriak hemen eta orain kokaturiko istorioa kontatzen du (Iruñeko hilerritik abiatzen danobela, neguko gau ilun batean), eta bere literaturan jada ohikoak diren osagaiez josizirik dago: hilketak, mendekua, intriga, suspentsea... Bizi gaituzten krisi garaiotako errealitateari hertsiki loturik dago, gainera, zeharka jorratzen dituen gaien bitartez: langabezia, komertzio txikiaren bilakaera (betiko dendak itxi eta txinatarrenak zabaldu). Dena oso sinesgarria, dena oso aztoragarria. Korapiloz beteriko halako eleberriak ehuntzeko gauza aski ez bailitzan, Ladron-Aranak badu beste gaitasun: bideogintza. Berak sortu baitu lerroon azpian ikus daitekeen book-trailerra. Mikel Bujanda lankideak elkarrizketatu du Ladron-Arana, Eusko Ikaskuntzak babesturiko Kultur-Arloa saioan.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=ZYemkYOmXrM[/youtube]

Argazkia: Elkar

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!