Udako Euskal Unibertsitatea Iruñean

Euskalerria Irratia 2012ko uzt. 18a, 13:10

 

 

UEUko Soziolinguistikaren atalean “Euskararen berreskurapenaren esperientzia eta hizkuntza gutxituen biziberritzea” aztertzen ari dira Garabide elkartearekin batera antolatutako ikastaroan.Jon Sarasua izan da gaur Udako Euskal Unibertsitateko hizlari eta Euskalerria Irratian elkarrizketa egiteko aukera izan dugu. Euskararen esperientzia, “beste hiztun komunitateentzat baliagarria” izan daitekeela adierazi digu. Bide batez, guk ere atzerriko beste komunitateengandik asko ikas dezakegula ere nabarmendu du.“Gero eta gehiago dira galera bidean dauden hizkuntza eta kulturak “ Jon Sarasuaren aburuz. Eta hizkuntza zein kultura gutxitu hauek, tresnak behar dituzte biziraun eta biziberritzeko. Erronka horretan, euskarak azken 5-6 hamarkadetan egin duen ibilbidea, aparteko tresna izan daiteke berreskurapen prozesu baten gakoak identifikatzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!