Egunean Egunekoa 2012-07-05

Euskalerria Irratia 2012ko uzt. 5a, 14:59

Euskara sustatzeko ituna sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak: helduen irakaskuntzan, hizkuntz azterketetan, ikerketan eta itzulpenetan arituko dira elkarlanean bi gobernuak, besteak beste. "Ahalmen ekonomikoen arabera" garatuko dituzte egitasmoak. Itunean behin baino gehiagotan ohartarazi dute EAE eta Nafarroa bi egitura diferente direla. Azaldu dutenez, duela hiru urte bi gobernuek sinatu zuten lankidetza protokolo orokorraren ildotik dator gaurko hitzarmena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!