Egunean Egunekoa 2012-07-04

Euskalerria Irratia 2012ko uzt. 4a, 14:16

Udalak gero eta zorpetuago daude. Comptos Ganberak egin du azterketa. Nafarroako 11 udal handienen zorra izugarri igo da zazpi urtetan. Zehazki, ehuneko 107, 2003tik 2010era. 80 milioi euroko zorra izatetik 166 milioi eurokora pasa dira. Iruñea eta Tuterarenak dira zor horren zati handienak; Iruñearena %58, eta Tuterak %27. Dena den, Iruñearen kasuan, zorra populazioaren lerroan legoke. Baina Tuterakoaren kasuan ez. Zorrak zor, krisiak krisi, murrizketak murrizketa…UPNk zenbait proiektu eta azpiegitura egin nahian segitzen du, kosta ahala kosta. Donapeako operazioa eztabaidagai gaur, Iruñeko Udalean, ezohiko osoko bilkuran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!