Egunean egunekoa 2012-07-03

Euskalerria Irratia 2012ko uzt. 3a, 14:23

Lan mundutik, oraingoan ere, egoera latza zertxobait leuntzera etorri den albistea gaur: langabeziak behera egin duela ekainean ere. 736 langabe gutxiago daude, maiatzean baino %1,49 gutxiago. Sektore guztietan jaitsi da langabezia, nekazaritzan izan ezik. Gehien, zerbitzuetan eta industrian. Ekaina, normalean hilabete ona izaten da, uda sasoiaren bezperetan egonik, mugitu egiten baitira kontratazioak. Nolanahi ere, langabeziak handia izaten jarraitzen du. 48 mila 813 langabe daude Nafarroan INEMen zerrendetan izena emanda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!