Kioskoa eta agenda aztertu ondoren, Leitzako alkate Oier Eizmendi izan dugu datorren larunbatean Udalbiltzak egin behar duen ekitaldiaren arira, eta baita Leitzaz hitzegiteko ere. Datorren larunbatean ere Josemiel Bidador zena omenduko du Olloibarreko udalak, eta omenaldiaz aritu zaigu Erlantz Montiel zinegotzia. Azkenik, Briganthya musika taldeak haien azken lana aurkeztu digu.