Ekonomiaz eta murrizketez gehiago gaur: batetik, datozkigunez, eta bestetik, jada eginak dituztenez. Aurrera begira jarriz gero, zurrumurru asko, kezkagarriak denak baina konkreziorik batere ez Gobernutik pentsatzen eta prestatzen ari direnaz. Erabakirik oraindik ez dutela hartu diote, baina bidea prestatzen ariko balira bezala, egoera kezkatzeko modukoa dela esaten ari dira etengabe azken orduotan. Roberto Jimenezek esan du diru kontuetan dagoen zuloa 132 milioi eurokoa baino dezentez handiagoa dela, eta hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.