Zenbakiek albiste txarrak besterik ez digute ekartzen azken aldian: murrizketak direla, langabe kopuruak direla...Gure saioko matematika irakasle partikularrek, Arkaitz Galbetek eta Hasier Estebanek, zenbakiekin harreman ona berreskuratzeko aukera eskaini digute aste honetan, haiekin jolasean aritzeko, haiekin dibertitzeko, haiekin gozatzeko beta. Hainbat asmakizun edo ariketa logiko proposatu dizkigute. Erronka entretenigarriak, opor sasoi hauetarako. Ea gainditzen dituzuen. Bidenabar, azkenekoaren emaitza ez dugu zuzenean eman. Airean utzi dugun galderaren erantzuna hauxe da: 2, 2 eta 9 urte. On egin!