Arratsalde.on 2012-06-11

Euskalerria Irratia 2012ko eka. 11a, 19:39

Martin Juanena izan da gure lehenbiziko gonbidatua, asteburuak eman dituen kirol emaitzak kontatu dizkigu, Anuskaren Burutazioa izan dugu ondoren. Asteari begira jarri gara Mailen Huarteren laguntzaz, datozen egunetako agenda izan du hizpide gure lankideak, MENDIXUT Pirinioko aldizkaria errepasatu dugu Aitziber Villalbarekin batera, jarraian Herri Ekimenako kide AHT Elkarlana taldeko Mikel Elizalde elkarrizketatu dugu. Arkaitz Galbete eta Asier Esteban Matematikariak izan dira gure hurrengo gonbidatuak. Bukatzeko GARA Egunkariko Martxelo Diezek azken orduko albisteak bildu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!