Josi Basterretxea: Bonboa besterik ez zaio falta

Euskalerria Irratia 2012ko eka. 11a, 14:31

Lehen orrialde batean ikusi dut gaurko protagonista. Futbolera joan da gure gizona, eta han dago bere selekzioaren lana ikusten, tribunan.

Bat-batean, gola sartu du bere ekipoak. Eta han hasi da oihuka eta txaloka. Ukabilak jaso ditu, ahoa okertu zaio, ahots-kordak bihurritu ditu… Hori piura!

Ez, ez da lehen aldia gizon bat ikusten dudana itxura horrekin. Ez naiz horregatik harritu. Harritu naiz Espainiako Presidente Rajoi delako argazkian azaltzen dena, Espainiako futbol selekzioaren gola ospatzen, Italiaren aurkako partidan.

Barkatu esamoldea, baina astapotro itxura hartu dio argazkilariak une horretan. Argazki horretan, entzule,

 presidenteari. Esku artean balu, ederki astinduko lioke hark dunbalari larrua, ingurukoak gor utzi arte.

Etxeko lanak eginda joan omen da futbolera presidente txit gorena. Dirua lortu du bere bankuentzat. Lasai egingo omen du hark lo. Beste kontu bat izango da besteona.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!