Kronika politiko ekonomikoan, gaurko hitza: erreskatea. Batzuek hitza bera ere ez dute erabili nahi; bestelakoekin ekiditen dute: finantza erakundeei emaniko mailegua, eta beste. Albiste ona da batzuentzat; kezka agertu dute beste batzuek ia segurutzat jotzen baitute murrizketa gehiago ekarriko dituela. Albiste ona delakoan, baikorrenetan baikorrena, Alvaro Miranda, herrialde honetako Ekonomia eta Ogasun kontseilaria. Bere gobernubazkidea ez dago horren seguru eta uste du herritarrengan ere eragina izan lezakeela. Nafarroa bai, Bildu eta Izquierda-Ezkerraren ustez, sistema ekonomikoaren porrotaren beste adierazle bat da. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.