Pasahitza 2012-06-11

Euskalerria Irratia 2012ko eka. 11a, 13:24

Gaurko goizari argazkia Joxi Basterretxea kazetariak egin dio. Elkarrizketa nagusiaren tartean Pedro Gastearena, Atarrabiako alkatea izan da gure artean. Aitor Etxartek minutu bateko manifestua helarazi digu. Horren ondoren, Espainiaren erreskateaz solastu gara Jakes Goikoetxea ekonomia gaietako kazetari adituarekin. Aurrera jarraituz, Santi Leone historialariak oporretara joan beharko luketen hamar protagonisten zerrenda ekarri digu. Egunero legez, Josetxo Azkona poetaren Etenarekin amaitu dugu irratsaioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!