Pottoka: “Garai batean rockeroa nintzen, orain doinu lasaiekin nator”

Euskalerria Irratia 2012ko eka. 10a, 12:41

Pantxo Etxebere. Pottoka musikaria. Abeslari afizioz. Artzain ofizioz. Amaiurko semea. 80ko hamarkadan nekazal giroa eta rockaren erritmoak uztartu zituen artista. Orain, doinu lasaiagoekin datorkigu. Egunerokotasunari buruzko letra ederrak idatzi ditu. Pottoka & Eskortz diskoa aurkeztera etorri zaigu Mikel Mujika Eskortz musikariarekin batera Euskalerria irratiko Pasahitza saiora. Elkarrizketa egin diegu. Egindako lanarekin kontent dira. Bost kantako la¬na plazaratu dute eta zuzenean abestu dizkigute gehienak. Irrintzi Live 2012. Gozatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!