Iruñeko udalak babesa adierazi dio Euskalerria irratiari. Aurreneko aldiz gertatu da hori. Iruñean euskarazko irrati bat behar dela dio mozioak, eta egoera legeztatuan aritu behar duela. 14 boto alde, PSN, Nafarroa bai, Bildu eta Izquierda-Ezkerra. Kontra, 13, UPN eta PP.