Patxi Zubizarreta idazlea izan dugu gure estudioan, bere azken lanaz aritu gara solasean, "hiru gutun Iruñetik" izeneko liburuaz. Urrutira jo dugu ondoren. Burutazioaren tartean Josu Jimenez Maiaren txanda izan da, Aldizkaritegiaren tartean berriz ARGIA astekaria errepasatu dugu Mikel Asurmendiren laguntzaz. Xinguli Manguluren tartean Makxim eta bere lagunen bisita izan dugu. Zine kontuak ere ekarri ditu Gontzal Agote zinezaleak. Bukatzeko GARA Egunkariko Martxelo Diazek azken orduko albisteak bildu ditu.