Fermin Erbiti: Bestelako pelikulen bila

Euskalerria Irratia 2012ko eka. 5a, 14:27

Azken hilabeteotako pelikula ilun honetatik ateratzeko modu ederra da zinemara joatea, bestelako istorioen bila, edo istorio berdintsuak, baina ikuspegi ezberdinetik eskainiak.

Badugu bestelako mundu bat posible dela amesteko behar handia, bestela nekez aterako baikara etsipenetik.

Azken bolada honetan. Frantziar zineak aukera bikoitz eta bikaina eskaini digu horretarako Le Havre eta Las Nieves del Klimanjaro filmetan. Ongi eginak biak, atseginak eta amaiera ederra dutenak, ederregia egia izateko. Baina, esan bezala, gizarteak amesteko beharra dauka. Helduok eta, batez ere, atzean datozen gazteek.

Diferenteak izanagatik, mezu berdintsua dutela iruditzen zait, biek duintasuna eta elkartasunaren aldarrikapena baitute oinarritzat. Mundua mundu denetik, gaurkotasunik galdu ez duen mezua. Gaur eta hemen ere, mezu hori inoiz baino gehiago azpimarratu behar dugula iruditzen zait.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!