Ibai Fernandez: “Zalantza daukat UPN eta PSNren arteko hausturaz”

Euskalerria Irratia 2012ko eka. 5a, 13:21

Diario de Noticias egunkariko politika saileko kazetari Ibai Fernandez eta Berria egunkariko kazetari Joxerra Senar Pasahitza saioan izan dira gobernu krisiaz solasean. Jakina den bezala, sozialistak haserre dira, edo haserre itxurak egiten ari dira UPNrekin. Gobernu ituna hautsi izana leporatu dio PSNk UPNri. Sozialistek diote UPNk bere kasa erabaki duela aurrekontuetatik beste 132 milioi euro kentzea. Haustura badatorrela uste du Senarrek; zalantza gehiago ditu Fernandezek. Haustura gertatuko balitz, horren ondorioak zein izanen litezkeen ere jakin nahi izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!