Konkistaren mendeurrena ardatz handia bihurtu zaigu eta horren inguruan jiraka gabiltza. Kongresu, argitalpen, ikastaro eta bestelako, egunez egun ezagutzen ari gara ekimen eta aheleginen berri. Alvaro Adot Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle da. Atarrabian egin berri den Nafarroaren Konkista eta Europar Erreforma Nazioarteko Biltzarraren koordinatzaile izan da. Hor aurkeztu du bere ikuspuntua: Nafarroaren konkista, justifikaziorik gabekoa izan zela. Hori frogatzeko liburua idatzi du: Navarra, julio de 1512. Una conquista injustificada. Liburuaren aurkezpeana Roldan Jimeno egin digu.