Josi Basterretxea: Eskola-ereduak

Euskalerria Irratia 2012ko ekainaren 5a

Euskararen festak izan dira asteburuan. Jende ugari, kolore ugari… horixe gaurko argazki zenbaitetan. Bizkaiko Trapagaranen izan da Bizkaiko euskal eskola pribatuen festa: Bizkaiko ikastolen Ibilaldia. Gipuzkoako Larraulen izan da Eskola Txikien festa, eskola publiko txikien festa.

Egin zaizkion kritika batzuk direla eta, honela dio sailburuak: “Esaten badugu D ereduak ez duela balio euskalduntzeko, baztertu egin beharko genuke”. Atentzioa eman didate sailburuaren hitzek.

Egia izan daiteke euskara hutsezko D ereduak ez duela haurra euskalduntzen. Baina, matizatu beharra dago hori, zeren bestela, gezurretan ari gara. Eskola batzuetan, D ereduak ez du euskalduntzen; beste batzuetan, erdipurdiko emaitzak ematen ditu; eta lekuren batzuetan, arrakastatsua da.

Hartara, euskara hutsezko eskola-ereduak behar duena da kudeaketa egokia, azterketa zehatza eskolaz eskola, bertako irakaskuntzaren kalitatearen jarraipen teknikoa, eta irakasleentzako prestakuntza egokia. Bestea, euskara hutsezko eredua erabat baztertzeko aukera aipatzea, joko maltzurra da: falazia argumentatibo bat, mehatxu merkea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!