Egunean Egunekoa 2012-06-04

Euskalerria Irratia 2012ko eka. 4a, 14:30

37 urteko langile bat hil da Undion. Zanga, lubaki batean lanean ari zela lurrak azpian harrapatu du. Undioko pilotalekutik hurbil ari zen lanean. Bestetik, langabeziak behera egin du maiatzean: joan den hilean baino mila hirurehun eta berrogeita hamasei langabe gutxiago daude. Eta, lan arlotik, lehendik ezaguna dugun argazkia ekarri du egunak: elkarrekin Nafarroako patronala eta CCOO eta UGT sindikatuak, dialogo sozialari eta lan hitzarmenen negoziazioari bultzada emateko asmotan. UPN ata PSN gobernu bazkideen arteko 'krisia' ere mintzagai izan dugu, goizak gurean utzi duenarekin osatu dugun kronikan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!