Arratsalde.on 2012-05-31

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 31a, 19:38

Mikel Balentziaga txakur hezitzaileak oporrak izan ditu abiapuntua, sasoi horretara txakurrak nola prestatu erakutsiko digu, Unai Zabaleta izanen da gure hurrego laguna, zakutoa bizkarrean hartu eta Etxarri Aranazera eramanen gaitu herria gehixeago ezagutzeko asmoz, Oskar Estanga bertsolariarekin aritu gara ondoren "bertso kata" ren inguruan. Aldizkaritegiaren tartean AIZU errepasatu dugu Eñaut Mitxelenaren laguntzarekin. Monte Alduide koordinadorako Edurne Errea izan da gure hurrego gonbidatua, Mikel Urdangarin kantari aritzekoa da gaurkoan Erraldoien txokoan, harekin aritu gara solasean. Martintxo Manterola IKAko irakasle beteranoak Pablo Rochen inguruko pasadizoa kontatu digu. Bukatzeko GARA Egunkariko Martxelo Diezek azken orduko albisteak jaso ditu gurean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!